XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berehala hodei guztietatik, gero eta gehiago, emeki-emeki jausten ziren tximeleta zuriak erortzen hasi ziren lurrerantz.

Hodei nagi eta ilun bakoitza milioika tximeleta saltaritan bihurtu zen, oso jolas polita zen eta batek zioen: - Hango landare bakarti hartan etzan nahi nuke.

Eta besteak: - Ekilibrilariarena egin nahi dut hari hartan.

Txipiren semeak, hodei kontatzen ari zirelarik, izan ziren lehenengo ikusi zituztenak; pozak zoraturik hegaka hasi ziren harrapatu nahirik.

Baina txolarre zaharrek haserreturik: - Laster, tximeletek lurra estaltzen dutenean, ez duzue barrerik egingo! - Zergatik?- galdetu zieten txolarretxoek.

- Goseak egongo zaretelako.

Eta horrela izan zen; hasieran tximeletak gutxi ziren eta denek aurkitzen zuten lurrean leku bat; gero handiago eta lodiago egin ziren eta lurra estali zutenean, bata bestearen gainean gelditu ziren.

Denbora gutxi barru teilatu, zelai, arbola, hesi eta patioak tximeleta zuriz beteta gelditu ziren eta txolarreak, beldurturik eta goseturik, teilatutik zelaira hegaka joaten ziren aleren batzuren bila, haztarrika eta haztarrika baina ez zuten ezer aurkitzen.